PHP, Docker eta Datu-baseak erabiliz egindako Pizzeriaren Web Proiektua
Sarrera
Proiektu honetan pizzeriaren kudeaketarako web aplikazio bat garatu dut, PHP, MariaDB, Docker eta Linux zerbitzari desberdinak konbinatuz. Helburu nagusia lehendik zegoen datu-base bat web orri funtzional eta segurura konektatzea izan da, programazio-logika eta sistema-administrazioa aplikatuz.
Datu-basea eta PHP bidezko konexioa
Proiektua irakasleak emandako PizzeriaReto izeneko datu-base batetik abiatzen da. Hortik aurrera, nire lana datu-base hori PHP bidez garatutako web orri batekin konektatzea izan da, MariaDB erabiliz bezeroen, eskaeren eta pizzaren inguruko informazio guztia kudeatzeko.
Hasierako orria eta erabiltzaileen kudeaketa
Aplikazioak hasierako orri bat dauka, non erabiltzaileak bere izena eta emaila sartzen dituen. Orrialde horretatik webguneko funtzionalitate guztietara sartzen da.
Sistemak bezero berriak zein lehendik dauden bezeroak kudeatzen ditu DNIa identifikatzaile nagusi gisa erabiliz, bezeroa dagoeneko erregistratuta dagoen egiaztatuz eta bere datuak automatikoki betez. Prozesu hori guztia PHP erabiliz egiten da, JavaScript erabili gabe.
Pizzak eskatzeko formularioa
Eskaera-formularioak eskaera bakarrean gehienez bost pizza desberdin aukeratzeko aukera ematen du. Pizza motak zuzenean datu-basetik kargatzen dira, karta beti eguneratuta egon dadin.
- Lehendik dauden bezeroen egiaztapena
- Eskaeraren prezio osoaren kalkulua
- Eskaeraren eta bere lerroen txertaketa
- Transakzioen erabilera erroreak saihesteko
Pizzaren kudeaketa webgunetik
Administrazio-orri bat garatu da webgunetik pizza berriak kartara gehitzeko. Datuak balioztatzen dira datu-basean gorde aurretik, akatsak saihesteko.
Automatizazioa trigger eta event-en bidez
Zereginak automatizatzeko, datu-basean trigger eta event-ak erabili dira. Automatizazio hauek informazioa eguneratuta mantentzen dute eskuzko esku-hartzerik gabe.
- VIP bezeroen eguneraketa
- Bezero inaktiboen detekzioa
- Taulen garbiketa eta berrkalkulua automatikoki
Docker eta Apache bidezko hedapena
Aplikazioa Linux zerbitzari batean hedatzen da Docker erabiliz. php:8.2-apache irudia erabili da, MariaDBrekin konektatzeko mysqli hedapena gehituz.
Docker bolumen bat konfiguratu da webgunea berreraiki beharrik gabe aldaketak egin ahal izateko.
HTTPS konfigurazioa
Webgunea HTTPS bidez funtzionatzen du, autoritate ziurtagiri propio bat erabiliz eta talde5.local domeinurako ziurtagiri batekin. Nabigatzailearen abisua normala da, praktikako sare batean CA ofiziala ez delako.
Erroreen konponketa
Garapenean zehar Apache-rekin, PHP moduluekin, baimenekin eta DNSarekin lotutako arazoak sortu ziren. Arazo horiek guztiak log-ak aztertuz eta zerbitzariaren konfigurazioa egokituz konpondu ziren.
Samba AD DC-rekin izandako esperientzia
Samba AD DC zerbitzari batekin ere lan egin da erabiltzaileen karpetak partekatzeko. Arazo nagusiak erabiltzaile lokalak eta domeinuko erabiltzaileak nahasteagatik sortu ziren, baita Windows-eko kredentzialen cacheagatik ere.
Azken konponbidea erabiltzaile ereduak ondo bereiztea izan zen, partekatutako baliabideetan force user erabiltzea eta smbclient erabiliz funtzionamendua egiaztatzea.
Ondorioa
Proiektu honek web garapeneko eta sistema-administrazioko ezagutzak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera eman du, PHP, SQL, Docker, Apache, HTTPS eta Samba konbinatuz. Lan osoa eta oso hezigarria izan da.
⬅ Menu nagusira itzuli